XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbiñe: (¡Au naigabea!).

(Garbiñe'k eskua bekokira eramaten du).

Ibon: ¡Eta izkuntza berriz eztitsugoa du! ¡Ikusiko ba'zenduke!.

Zeruan bertan ere, ez da ura baño aingeru ederragorik izango.

Garbiñe: (¡Naita ere, ezin, ezin eraman det!).

Ugarrtee-zarr: (Parrez) Ezagutzen det, Ibon.

Ibon: Ez nintzan oroitzen onera maiz etorrtzen dala.

¿Zuzen al nago, ala ez, orrenbeste goratzen detanean?.

Ugarrte-zarr: ¡Bai, Ibon! Ez dakizu zenbat poztutzen naizen....

Garbiñe: (¡E!).

Ugarrte-zarr: Zugatik eta beragatik poztutzen naiz.

Biok onak zerate, ta zorionekoak izango zeratela derizkiot....

Garbiñe: (¡Au zorigaitza!).

Zazpigarren atala.

Lengoak eta KONTXEXI.

(Kontxexi ateratzen da baserritik, erbi bat eskuan dakarrela).

Kontxexi: Ona nun dakarrtan, Ibon, zuretzako erbia, gizen eta ederr askoa.

Ibon: (Erbia arrtuaz).

Ala da.

Kontxexi: (Ez balitzake beste gajo orrengatik).

(Garbiñe'ri begiratuaz) ¿E? ¡Zu etzaude ondo, Garbiñe! Arpegiko margo guztia joana daukazu.

(Bekokian eskua jarrtzen dio).

Ugarrte-zarr: (Ikaratua) ¿Zer dezu, nere billoba maitea?.